Prozesuak

AGUIn muntai mekaniko ezberdinak fabrikatzen ditugu, teknologia eta prozesu ugariak modu hobezinean kudeatuz eta bateratuz.

 

Gure produktuei ahalik eta balio gehitu handiena emateko lan egiten dugu, horretarako:

  • Ekoizpen eta teknologia mekanikoetan ditugun ezagutzak erabiltzen ditugu.
  • Hornikuntza Kateko denborak hobetzen ditugu.
  • Bezero-produktu zelulei esker, malgutasun produktiboa eskaintzen dugu.
  • Gure produkzioaren kudeaketa "Lean Manufaturing" filosofian oinarritzen dugu.
  • Gure bezeroekin elkarlanean, kostu murrizketa programak garatzen ditugu.

 

Erakuts iezaguzu zure proiektua eta aztertu ondoren, produktu edo prozesuaren diseinu aukera ezberdinak proposatuko dizkizugu, hautabide bakoitzaren aurrekontua gardentasun osoz azalduz.

Ingeniaritza departamentuarekin elkarlan egiten dugu, lanabesak diseinatu eta homologatzen ditugu, osagarrien erosketa kudeatzen dugu, eta kostu murriztuko aukerak eskaintzen ditugu. Behar den guztia egiten dugu zuri soluzio hoberena eskaintzeko.

Gainera, gure Txinako instalazioei esker, koste baxuagoko hautabideak proposatzeko gai gara.